2009ko abuztua
BISITALDI GIDATUAK URAREN LORATEGI EZKUTURA... IZENA EMAN!

Jardín Secreto del AguaGasteizko Turismo Bulegoak antolatzen du abuztuko ostiral eta larunbatetan, goizez, bisitaldi gidatuak Uraren Lorategi Ezkutura, La Florida parkearen parean. Bisitaldiak egiteko arduraduna Equinoccio da, eta adinduek, behar bereziak dituzten pertsonek eta ezinduek arazorik gabe parte hartzeko diseinatu ditugu.

Guztiontzako helerrazak diren bisitaldiak: abuztuko 14, 21, 28; ostiralak.

Sendientzako bisitaldiak, umeei egokituak: abuztuko 15, 22, 29; larunbatak.

Ordutegia: goizeko 11-etatik 12-etara.

Salneurria: 5 euro pertsonako (umeak eta helduak, umeen lehenengo laguntzailea, doan). Talde txikiak.

Bisitaldi gidatuetako informazioa eta erreserbak Turismo Bulegoan.

Telf.: 945 16 15 98 / 945 16 15 99


----------

2009ko uztaila
TXANGOA SOPEÑAKO ARTADIRA, ARMAÑONGO PARKE NATURALA

SopeñaEnkarterrialdek Ingurumenaren Mundu Mailako Egunean antolatutako ekintzen egitarauaren barruan, bisitaldi gidatua egin da Sopeñako artadira, lekuko landareei arreta berezia eskeiniz, partehartzaileei artadien ezaugarriak ezagutarazteko.










----------

2009ko apiriletik  azarora
HEGAZTIEN ZIENTZI-ERAZTUNTZE ESTAZIOA AHALEGIN IRAUNKORREAN, GETXOKO BOLUE HEZEGUNEAN

Bolue2009. urtean zehar Getxoko Udaletxearentzat hegazti ugaltzaileen eta migratzaileen ikerketa egiten ari da. Azterlana apiriletik azarora bitartean garatzen ari da, hamabost eguneko aldizkakotasunarekin. Txepetxa Hegaztien Zientzi-Eraztunketarako Elkartearen laguntzarekin aurrera eramaten ari den lana da.








----------

2009ko uztailaOleta
OLETAKO PAGADIKO LURSAIL BATEN AZTERKETA ETA JARRAIPENA; URKIOLAKO PARKE NATURALA

2009an hasitako epe luzerako azterketa honekin, basoari egingo zaizkion tratamendu ezberdinak kontutan harturik, mikrougaztun, hegazti eta landarediaren (zuhaixkak eta belarkara) ikerketa egin nahi da. 








----------

2009ko maiatza
ERREPORTAIA DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA-N

Merche Larrea

Igaro berri den ekainak 23an, erreportai zabala egin zitzaion egunkari honetan Equinocciori; hemen irakurri daiteke. Horretaz gain, Equinoccioren sortzaile den Merche Larrea, eguneko pertsona ospetsu lez nabarmendu zuten.2009ko uztaila



----------

2009ko uztaila
BOTANIKARI BURUZKO HITZALDIAK SIERRA CEBOLLERA PARKE NATURALEAN

Equinocciok, ISO 9001:2000 kalitate arauak Errioxan Sierra Cebollera Parke Naturalari ezartzen dizkion langileentzako heziketa ekintzen testuinguruan, “Botanika ingurugiro hezitzaileentzat” 8 orduko ikastaroa eman du. Hezitzeko baliogarriak diren inguruko espezie nabarmenak ezagutzea eta klabe botanikoak erabiltzea izan dira helburu nagusiak. 



-------------------------------

2009ko uztaila
LAU HEGAZTI ESPEZIEEN MIGRAZIO IBILBIDEEN DISEINUA, GASTEIZKO ATARIA NATURA INTERPRETAZIO ZENTRORAKO


Lau hegazti espezieen (ur-benarriza, lertxun gorria, antzara hankagorrizta eta hegabera) migrazio ibilibidea, Google Earth tresnaz baliatuta ikusteko helburuarekin, zenbait ibilbide eta etapa proposatu dira tokian tokiko  deskribapen testuekin.



-------------------------------

2009ko maiatza
EQUINOCCIO-K XIV. URREZKO KRISKITINA IRABAZI DU

Urrezko Kriskitina

ONCE-k
emandako sariak, gizarte-integrazio eta gaigabezia duten pertsonen irisgarritasun arloetan lan nabarmena egin duen enpresa saritzen du.

Komunikabide ezberdinetan burututako bozketa herrikoiaren bitartez lortu zuen saria Equinoccio-k. Ekitaldira erakunde ezberdinetako ordezkariak gerturatu ziren, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udaletxekoak. 400 pertsona inguruk parte hartu zuen lasterketa egin zen, besteak beste. Egun batzuk leheneago, Urrezko Kriskitinaren sariaren izendapena zela eta, Roge Blascoren La casa de la palabra irratsaioan elkarrizketa eskeini zuen Equinoccio-k.

La casa de la palabra-n egindako elkarrizketa hemen deskargatu
Ekitaldiaren berri:
ONCE
El Correo (1) / El Correo (2)
Deia
Noticias de Álava




-------------------------------

2009ko martxoa
EQUINOCCIO-K GARAI BERRIA HASI DU GASTEIZKO BULEGOAREN INAUGURAZIOAREKIN

Fiesta de inauguraciónEquinoccio-k  martxoak 20 eta 21-ean bere instalazio berrien inaugurazoia ospatu du; sektoreko empresa zein elkarteen ordezkariak, bezeroak, langileak eta senideak gerturatu zirelarik. 

60 pertsona baino gehiago elkartu zituen ekitaldiak; honek enpresaren garai berriari hasiera eman dio, lanean aritzeko gaitasun osoa duelarik urte eta erdi baino gehiagoko jardueraren ondoren. Proiektu anitz jorratu ditugu iadanik, informazio panel irisgarri, hitzaldi, ingurugiro ekintza, ingurumen kudeaketa eta pertsona guztiei ingurugiro hezkuntza hurbiltzearekin harremana dutenak; gaur egun gure eskaintza handituz doa. Bestalde, gure irudi korporatiboa eguneratu dugu eta gure web orrialdea berritu, interesa duen edonork gaur egun arte egin ditugun lanen berri edukitzeko.



-------------------------------

2008ko martxotik abendura
PANELAK ARANTZAZUKO SANTUTEGIKO IBILBIDE EGOKITUAN

Invidente en ArantzazuEquinoccio-k Gipuzkoan lehenengoz egin den ibilbide egokituaren azalpen panelak diseinatu eta ezarri ditu, Arantzazuko Santutegia eta Gomiztegi baserria lotzen dituena.

Equinoccio-k braille idazkera eta erliebea duten 34 panel eta 80 ohartarazpen xafla egin ditu, Iñaki Zorrakin eta Ángel Domínguez marrazkilari ospetsuek eratutako bertako landare eta fauna irudiekin. Ibilaldia, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kokatua, gaigabezi fisiko, psikiko nahiz zentzumenezko pertsonentzat irisgarria egin eta egokitutako probintziako lehenengoa da. 1.200 metroko ibilaldiaren eraikitzeak, euro milloia gainditu duen aurrekontua eduki du, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Oñatiko udalak eta Caixa Gizarte Obrak finantzatua.

Informazio gehiago Noticias de Gipuzkoa-nhemen.
Informazio gehiago Gara-n, hemen.
Informazio gehiago Diario Vasco-n, hemen.



-------------------------------

2008ko abuztua eta urria
ZEBRA MUSKUILUAREN ETA ARABAKO BASO-FRUITUEN LIBURUXKAK


Equinoccio-K Arabako Foru Aldundirako bi liburuxka diseinatu ditu. Alde batetik zebra muskuiluaren inguruko bat (argitaragabea), espezie inbaditzaile honek eragiten dituen arazoak aditzera emateko helburua duena. Edukiak, eragindako jarduerak eta aurrera eraman daitezkeen prebentzio neurriak biltzen ditu. Bigarrenik, Arabako Lurralde Historikoko baso-fruituen liburuxkak, onddo, baso-fruitu, landare, boilur, ezti eta zurezko landareen bilketa arauak eta probetxatzeko aholkuak biltzen ditu.



Plantas silvestres



--------------------------------

2008ko maiatza eta ekaina

BISITALDI GIDATUAK GUARDIAKO AINTZIRETATIK

Lagunas de LaguardiaBehar bereziko 3garren adineko 500 pertsona baino gehiagok parte hartu du, Equinoccio-k Prao de la Paúl-en antolatutako bisitaldi gidatuetan.

Ramsar Lekua eta Biotopo Babestua deklaratuta, migrazio ibilbideen leku estrategikoan kokatutako toki honek interes handiko hegazti eta landare espezie ugari ditu. Bisitaldiak gehienez 20 pertsonako taldeek osatuak ziren, era honetan estimuloak bereganatzeko zailtasunak dituzten pertsonei arreta ona eskeintzea posiblea zelarik. Ekintza Arabako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailak eta “Obra Social de la Caixa”-k eskatua izan zen.



Folleto_Laguardia



--------------------------------


2008ko urtarriletik aurrera

INTERPRETAZIO PANELAK GESALTZA-AÑANA-CAICEDO-YUSO-ARREO LAKUA


Panel de SalinasEquinoccio-k arabar kokaleku honen ibilbide autogidatuaren interpretazio panelen diseinua, edukia, ekoizpena eta ezarpena garatu du.


Bederatzi kilometroko ibilbidean zehar jarritako bederatzi azalpen panelek, geología, botanika, etnobotanika, eta fauna informazioa dute. Testuak errazak eta persona ororentzat irisgarriak dira eta itsuentzat, braille idazkeran laburpena dute. Epe laburrean burutuko da pertsona orori gatza arana eta bere ezaugarri naturalak gerturatzeko Arabako Foru Aldundiak eskatutako proiektu hau.




--------------------------------

2007ko urritik 2008ko abendura

NATURA ETA ZIENTZIA TAILERRA ITSUENTZAT

 

Equinoccio-k astero, 14 hilabetetan zehar, hamabost pertsonarentzat, hauetariko zortzi itsuak izanik, natura eta zientziaren inguruko eskolak jorratu ditu Gasteizko O.N.C.E.-ren egoitzan.


Klima aldaketa, energia alternatiboak, sendabelarrak, gizakion gorputza, geologia edota hegaztien inguruko gaiak jorratu dira. Komunikatzeko eta ikasteko, irudiez gain bestelako diseinua duten material-tresnak erabili dira, ukimen eta usaimen sentsazioak areagotzeko. Azalpenak jasotzeaz gain partehartzaileek landareak usaindu ahal izan dituzte, krema eta ukenduak egin edota natura eta biologia prozesuen maketa eta irudiak ukitu ere. Jarduera, Gasteizko parke eta lorategietatik egindako txangoekin osatu da.




--------------------------------

2007ko urritik 2008ko urrira

ISO 9000-REN EZARPENA MARTIODAKO FAUNA SUSPERTEGIAN

Centro de MártiodaEquinoccio-ri esker, 9001:2000 kalitate kudeaketa sistema duen Estatu Espainioleko lehenengo zentroa da, arabakoa.


Arabako Foru Aldundiaren eskaerari aurre egiteko, hiru hamarkada baino gehiagoko bizitza duen zentroaren hobekuntzarako, Equinoccio-k urte bete baino gehiago eman du lanean. Sistema honen ezarpenak administrazioa, kudeaketa eta langileen arteko harremanak hobetu ditu; kanpora begira, informazioa, gardentasuna eta jendaurreko harreta hobetu dira. Aspektu guzti hauek ingurugiroaren kontserbaziorako hain garrantzitsua den animali basati zaurituen zaintzarako talde lana errazten dute.


Informazio gehiago Arabako Foru Aldundia-nhemen.




--------------------------------

2007ko urritik 2008ko otsailera

LANDAREDIA HITZALDIAK HIRUGARREN ADINAKOENTZAT

 

Bost hilabetetan zehar Equinoccio-k arabako zenbait txokoetara bidaiatu du, gure historia eta kulturan eragingarrienak izan diren landareen erabilgarritasunaz eta kondairataz hitzaldiak ematera.


200 pertsona inguru gerturatu da Arabako Foru Aldundiaren Hirugarren Adineko Gizarte Ongizate Departamentuaren geletara, Pobes, Zanbrana, Laudio, Urarte eta Gasteizen. Kasu honetan Equinoccio-k, landareen gaia, kultura eta mitologia ikutua emanez jorratu du. Gure lurraldeko kondaira eta ipuinen azalpenak lantzeaz gain, sorginen ukendu eta edabeak ere prestatu direlarik.